Motozaleak Alai auzunean elkartuko dira bihar

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 17a, 12:30
Motozale topaketa bateko artxiboko irudia.

Bikers Urola Kosta taldeak antolatuta, motozaleen festa ospatuko dute bihar Alai auzunean. Egun osoko egitaraua antolatu dute zaleek. 

Olagarroak 2022 izenburupean aurkeztu du Bikers Urola Kosta taldeak Motor Topaketaren zortzigarren edizioa. Goizean goiz elkartuko dira motozaleak Alai auzunean: 9:30ean egingo diete harrera parte hartzaileei, eta kamiseta bana emango diete. Irteera ere egingo dute nork bere motor gainean, 11:00etatik 12:00etara bitarte, eta jakinarazi dute ez dela beharrezkoa izango aurrez izena ematea. Eguerdi partean, 13:00etan, taldeko argazkia aterako dute tabernaz taberna jatetxera joan aurretik. Kupela jatetxean bazkalduko dute gero. 

Arratsaldean Alai auzunera itzuliko dira berriz ere, eta 17:00etatik aurrera zaldi simulazioak egingo dituzte bertan. Ordubete beranduago Emilio Zamorak akrobazia erakustaldi bat eskainiko du, eta azkenik, 19:00etan, zozketak egingo dituzte parte hartzaileen artean.