Geoparkeak ebaluazio misioa jaso du, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari eusteko

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 15a, 11:00
Manfred Kupetz eta Egidio Calabrese ebaluatzaileak, beren bisitan. (Euskal Kostaldeko Geoparkea)

Geoparkearen kalitatea neurtuko dute, berriz ere UNESCOren Munduko Geoparke izendapena berritu edo ez ebasteko. Euskal Kostaldeko Geoparkeak 2018an eskuratu zuen azkenekoz izendapen hori, "txartel berdearekin". 

Euskal Kostaldeko Geoparkeak bi ebaluatzaileren bisita jasoko du ostirala bitarte, UNESCOren Munduko Geoparke izendapenari beste lau urtez eutsiko dion erabakitzeko. Horretarako, azken lau urteotako kudeaketa eta eman diren aurrerapausoen azterketa sakona egingo dute Alemania-Poloniako Muskau Arc UNESCO Global Geoparketik eta Italiako Pollino UNESCO Global Geoparketik datozen bi ebaluatzaileek. 

Erakundeetako ordezkariekin, teknikariekin eta zonaldeko eragile ezberdinekin elkartuko dira ebaluatzaile horiek, eta Geoparkeko interesgune nagusiak bisitatuko dituzte. Geoparkea 2010az geroztik da UNESCOren Munduko Geoparkeen Sareko kide. Izendapen hau lau urtetarako eskuratzen dute, eta epe hau igarota, berriz aztertzen dute Geoparkearen funtzionamendua eta kalitatea, errebalida prozesu zorrotz bat jarraituz. Udaren amaieran emango dute azterketaren emaitzaren berri.