Gipuzkoako txapelketa irabazi dute paleta gomaz Zumaiako kadete mailako pilotariek

Maria Maya Manterola 2022ko eka. 13a, 10:15
Argazkia: Javier Carballo.

Aritz Garikano, Telmo Carballo eta Denis Agirrezabalagak osatutako taldea gailendu zen atzo, igandea, Debako Euskal Jolas taldeko kideen aurka jokatutako finalean.

Ligaxkan elkarren aurka jokatutako partidan debarrak izan ziren nagusi, eta lehenengo postuan sailkatu dira. Baina atzo jokatutako finalean arantza kentzeko gogoz atera ziren kantxara zumaiarrak, eta norgehiagoka gogor baten ondoren lortu zuten debarrak garaitzea, markagailua 26-16 utzita.