Emakumezkoen trainerua zazpigarren eta gizonezkoena zortzigarren geratu dira Gipuzkoako Txapelketan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 12a, 17:09
Gizonezkoen trainerua. (@telmodeunAE)

Orio izan da txapeldun emakumezkoetan, eta Hondarribia gizonezkoetan. Datorren astean hasiko dituzte Zumaiako bi traineruek ligako jardunaldiak. 

Datorren asteburuan murgilduko dira KAE 1 ligan Zumaiako bi traineruak, eta gaur Gipuzkoako Txapelketan atera dira biak. 

Emakumezkoetan, bederatzi traineru ureratu dira gaurko Gipuzkoako Txapelketan, eta horien artean zazpigarren sailkatu da Zumaiako ontzia. Hibaikarekin eta Hondarribiarekin batera bigarren txandan aterata, 11:29:84 denboran amaitu dituzte lanak zumaiarrek; lehenengo postuan amaitu duen Oriok baino 45 segundo gehiago behar izan ditu. 

Honakoa izan da emakumezkoen txapelketako sailkapena:

1. Orio 10:44.64
2. Tolosaldea +10 
3. Donostia Arraun Lagunak +11
4. Donostiarra +12
5. Hibaika +24
6. Hondarribia +31
7. Telmo Deun +45
8. Zarautz +1:01
9. Hernani +1:02

Gizonezkoetan, bigarren txandan atera da lehiatzera Telmo Deun, Zarautzekin, San Juanekin eta San Pedrorekin batera, eta zumaiarrek baino denbora hobea egin dute beste hiru traineruek. Lehenengo txandan ureratu den Lapurdik baino denbora hobea egin du Zumaiak hamarren gutxi batzuengatik, eta zortzigarren izan da. 

Hemen ikusgai sailkapena eta denboren arteko aldeak:

1. Hondarribia 19:59
2. Donostiarra +7
3. Orio +19
4. Getaria +23
5. San Pedro +49
6. San Juan +57
7. Zarautz +1:10
8. Telmo Deun +1:16.60
9.Lapurdi +1:16.82
10. Hibaika +1:44