Dozenaka herritarrek parte hartu dute Bizikleta Eguneko ekintzetan

Mireia Galarza Bastida 2022ko eka. 11a, 15:23

Egunean zehar, bizikleta irteerak, bazkaria nahiz ginkanak egin dituzte, eta giro aparta nagusitu da ekintzetan. Arratsaldean zehar ere izango dira ekintzak. 

Giro aparta nagusitu da gaurkoan Zumaian. Izan ere, Bizikleta Eguna egin dute bertan, eta dozenaka herritarrek parte hartu dute egun osoan zehar egin dituzten ekintzetan.

Goizean goiz hasi dira, 8:30ean, hain zuzen. Bizikleta irteera egin dute ordu horretan helduek, eta 9:30ean, aldiz, umeek. Sabelak betetzeko, ogitartekoa jateko aukera ere izan dute bazkaldu aurretik. Jolasarentzat tartea ere izan da egunean zehar, bizikletekin egiteko ginkana egon baita Eusebio Gurrutxaga plazan. 

Arratsaldean ere egongo da zer ikusi eta egina herrian. Zehazki, alebin eta infantil mailako txirrindularitza proba izango da 18:30ean. 20:00etan, aldiz, bizikleta ikuskizuna egingo dute Eusebio Gurrutxaga plazan.