'Mass' filma emango du Ostarrenak gaur zine forum saioan

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 9a, 08:00

Zine forum denboraldia ere amaitzear da. Gaur Mass filma emango du Ostarrena zine klubak Aita Mari aretoan, 19:00etatik aurrera. 

Franz Kanzek idatzi eta zuzendu duen lana da gaur Zumaiako zinema aretoan ikusi ahal izango dena. Jason Isaac eta Martha Plimpton ditu aktore lanetan, eta egoera tamalgarri baten ondoren beraien bizitzekin jarraitzeko asmoa erakutsi duen lagun talde baten historia kontatzen du.