Forondako pintura tailerreko lanez osatutako erakusketa zabalduko da bihar Oxforden

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 8a, 15:43
Argazkia: Ander Hormazuri

Ander Hormazurik Forondan ematen duen pintura tailerreko ikasleek egindako lanak erakutsiko dira bihartik aurrera Alondegiko Oxford aretoan zabalduko den erakusketan.

Bihar zabaldu eta ekainaren 19ra bitartean izango da ikusgai erakusketa hau, egunero 18:30etik 20:30era. Asteburuetan ere zabalik izango da eguerditan, 12:00etatik 14:00etara bitartean.