Zozketa

EHZ jaialdirako sarrera bikoitza zozkatuko du Baleikek bazkideen artean

baleike 2022ko mai. 30a, 13:23

Bazkideek asteazkeneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Uztailaren 1etik 3ra egingo da aurtengo Euskal Herria Zuzenean Festibala, eta jaialdiko hiru eguneterako sarrera bikoitz bat zozkatuko du Baleikek bere bazkideen artean. Aurtengo egitarauan, besteak beste, Niko Etxart, Ezpalak, Ibil Bedi, Calling Marian, Fizt & Furiuz, Bulego, Madelyn Ann, Eesah Yasuke, Amorante, Joseba Tapia, Frigo edota Kilimak izango dira.

Zozketan parte hartu ahal izateko, honako lotura honetan eman beharko da izena. Horretarako aukera izango dute bazkideek osteguneko 12:00etara arte. Irabazlea ostegunean bertan jakinaraziko du Baleikek.