Haurrekin eta helduekin xake partidak jokatuko ditu Rey Enigmak bihar Zumaian

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 27a, 18:00

Rey Enigma xake jokalaria Zumaian izango da bihar, Kbi xake klubak gonbidatuta. Haurrekin eta helduekin xake partidak jokatuko ditu mozorro batean atzean ezkutatzen den jokalari honek. 

Madrilen egin zen ezagun Rey Enigma, eta ordutik hainbat lekutan izan da xakean jokatzen. Bihar arratsaldean Zumaian izango da partidak jokatzen. 16:00etan hasita, aldibereko partidak jokatuko ditu 14 urtez azpiko xakelariekin; 18:00etan, berriz, partida azkarrak jokatuko ditu. Jarduera guztiak Eusebio Gurrutxaga plazan egingo dira.

Lekuak mugatuak dira, baina klubak azaldu duenez, oraindik badago apuntatzeko aukera, bereziki, partida azkarretan. Horretarako, 630 93 70 41 telefono zenbakira dei daiteke, edo zumaiakoxaketaldea@gmail.com helbidera mezu bat bidali.