Flysch Trail 2022

Flysch Traila prestatzeko entrenamendu saioak egingo dituzte

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 25a, 11:30

Urriaren 2an jokatuko da XIII. Flysch Trail mendi lasterketa. Kirol jarduera honetarako behar bezala prestatzeko entrenamendu saioak antolatu dituzte. Ekainaren 5ean hasiko dituzte.

Zaindu ingurumena/Berdintasuna lehentasuna izango da aurtengo mendi lasterketako leloa. Traila urriaren 2an izango da, eta aldaketa nabarmena izango da maratoi erdian bakarrik jokatuko dela. Lasterketarako izen ematea maiatzaren 14an zabaldu zuten.

Aurretik, ekainean, uztailean eta irailan entrenamendu saioak egingo dituzte. Bina saio izango dira hilerao, eta, berez, emakumeak kirolera bultzatzeko helburua dute, nahiz eta pertsona orok parte hartzeko aukera izango duen. 

Entrenamendu guztiak igande goizetan egingo dira, ekainaren 5etik aurrera, eta kiroldegitik abiatuko dira goizeko 8:00etan. Ibilbidea aldatuz joango da, plangintzan ezarriko den moduan. Entrenatzaileak Maite Egaña, Amaia Agirresarobe, Leire Baraibar, Igor Ostolaza eta Salva Millan izango dira. Saio hauetan parte hartzeko beharrezkoa izango da norberak bere asegurua izatea, eta ondo pasa eta disfrutatzeko gogoa izatea.

Flysch Traileko 30 dortsal zozkatuko ditu antolakuntzak, eta, gutxienez, lau entrenamendu saioetan parte hartzen duten korrikalariek zozketa horretan egoteko aukera izango dute. 

Entrenamendu hauetan parte hartzeko izenak hemen eman daitezke.