Egur taila eta zeramika erakusketa zabalduko dute bihar Oxford aretoan

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 24a, 15:00

Egur taila eta zeramika tailerretako lanen erakusketa, artxiboko irudian.

Ekainaren 5era arte egongo dira ikusgai Forondako tailerretako ikasleen lanak. Aurrez, kaleko pintura lehiaketan aurkeztutako lanak erakutsi dituzte Alondegiko Oxford aretoan.

Foronda kultur etxean arte tailerrak eskaini dituzte aurtengoan ere. Egur tailan eta zeramikan parte hartutako ikasleek egindako lanen erakusketa egongo da Alondegiko Oxford aretoan bihartik aurrera, maiatzak 25.  Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era zabalduko dute aretoa, ekainaren 5era arte.