Elkarrekin piztutakoa ospatuko dute Emakumeon* Etxearen uda aurreko festan

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 19a, 11:00
Argazkia: Emakumeon* Etxea.

Raixta edo elkarrekin piztu duguna izenburupean aurkeztu dute egun osoko egitaraua. Emakume sortzaileen azoka, emanaldiak, performanceak eta tailerrak izango dira, besteak beste, ekainaren 4ean.

Emakumeon* Etxeko parte hartzaileen bizipenak elkarbanatu, etxean egiten dena herriratu, emakume sortzaileen lana azaleratu, proiektuaren berri oraindik ez duenak hura ezagutu eta, batik bat, orain arte piztutakoa elkarrekin ospatzeko, uda aurreko festa antolatu dute Emakumeon* Etxean ekainaren 4rako. 

Raixta edo elkarrekin piztu duguna izena jarri diote egunari –pospoloa gainazal latz batean igurtzen denean sortzen den soinuaren onomatopeia da raixta–. Era horretan irudikatu nahi izan dute etxea bertako erabiltzaileentzat elkar pizteko espazioa bihurtu izana. 

Goizean goiz hasi eta iluntzera arte luzatuko den egitarau oparoa aurkeztu dute antolatzaileek: Zumaiako emakume sortzaileen azoka, musika eta emanaldiak, performanceak, tailerrak, bertso bazkaria, tatuajeak zuzenean... 

Sormen tailerrean parte hartu edota tatuajea egin nahi izanez gero, aurrez izena ematea ezinbestekoa izango da. Jarduera horietarako hitzordua eskatzeko, zumaiakoemakumeonetxea@gmail.com helbidera mezua idazteko eskatu dute.

Bertso bazkariko sarrerak, salgai

Onintza Enbeita eta Amaia Agirreren eskutik, bertso bazkaria ere izango da Emakumeon* Etxe pareko Martxoak 8 plazan. Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko Emakumeon* Etxean bertan eta Turismo Bulegoan, maiatzaren 30a bitarte. Langileek 15 euroren truke eskuratu ahal izango dute, eta prekarizatu edota langabetuek, berriz, 12 euro ordaindu beharko dute. 

Egitaraua

10:00. Sormen tailerra: MADDI URANGA ETA ZUTANI.
Tatuajeak zuzenean: IRN TATTOO.
Body paint performancea: AMAIA URRESTILLA ETA EVA FRANCO.


11:00. Photocalla: EVA FRANCO.
Henna Mahyubaren eskutik.
Trikitilari eta txalapartariak.

12:00. Tabladu txikia: PERFORMANCEA, “REGULARIZACIÓN YA”.
MUSIKA PIXKAT BIZITZAI
EIRE
OMA
NAGO TA NI
OIHANA

14:30. Bertso bazkaria: ONINTZA ENBEITA ETA AMAIA AGIRRE.

Ondoren, Dj sesioa: ESTHER SOUND SYSTEM.

20:00. Batukada poteoa.

Parte hartuko duten sortzaile eta egitasmoen zerrenda

  • ZEOTE - Birziklatuz sortu-
  • BILEARRINGS -Buztin polimerikoaz eginiko sorkuntzak-
  • TERIYA -Ilustrazioak eta moda etikoa-
  • JOSUNE ATRIAIN -Ilustrazioak-
  • MIA RISSANEN -Ehungintza-
  • ESKU HUTSIK -Haurdunaldi, erditze eta osteko dolu elkartea-
  • IZAR AGUIRREZABALAGA -Eskuz diseinatu eta sortutako moda-
  • OLATZ GOIBURU -Zeramika eta pintura-
  • ARAN SANTAMARIA -Paperezko sorkuntzak-
  • ARRITXU BIDASORO -Eskuz eginiko bainikak-
  • KUKI’S -Eskuz egindako sorkuntzak-
  • MARIPANPOXA -Oihalezko osagarriak-
  • CREACIONES ILEANA -Eskuz egindako poltsa eta mototsekoak-
  • NAGORE OSA ARZUAGA -@nnago-
  • KAKORRATZ, PUNTU ETA BORDATUTAKO LANAK
  • IRN TATTOO -Tatuatzailea-
  • GARBIÑE ARRIETA -Pintura figurista-
  • MALEN ETXEA