Hondartzako eskubaloi txapelketa jokatuko da Santiago hondartzan ekainaren 12an

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 17a, 15:57

Hondartzako eskubaloi txapelketa hartuko du Santiago hondartzak ekainaren 12an. Kimu eta infantil mailako neska-mutilek hartu ahal izango dute parte. Izen-ematea zabalik dago jada. 

Kiroldegietatik atera eta hondartzan eskubaloian jokatzeko aukera izango dute kimu eta infantil mailako neska-mutilek ekainaren 12an. Egun horretan hondartzako eskubaloi txapelketa jokatuko da Santiago hondartzan. 

Partidak goizeko 9:00etan hasiko dira, eta izena ematen duten kluben arabera erabakiko da egutegia. Klubek hemen dute izena emateko aukera. Maiatzaren 29an amaituko da izena emateko epea.