Ez da txapelketa nagusiko partidarik jokatuko datorren igandeko pilota jaialdian

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 17a, 10:00

Buruz buruko esku pilota txapelketa nagusiko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatzekoa zen datorren igandean Aitzuri frontoian. Altuna III.ak esku batean dituen arazoak direla medio, partida hori bertan behera geratu da. 

Esku pilota jaialdia jokatuko da datorren igandean, maiatzaren 22an, Aitzuri frontoian. Hasiera batean, estelarrean, buruzko buruko txapelketa nagusiko hirugarren eta laugarren postuak erabakiko ziren. Altuna III.ak eta Jakak jokatu behar zuten partida hau, baina atzo bertan jakin zen lehenak ez zuela partida jokatuko.

Hala iragarri zuen Aspe pilota enpresak. Eskuaren egoera dela eta, Altuna III.a ez zen izango datorren igandean Zumaian. Araudiaren arabera partida ezin da atzeratu, eta galdutzat ematen da. Hala, Jaka geratu da buruz buruko txapelketan hirugarren postuan, eta Altuna III.a laugarrenean.

Beraz, maiatzaren 22an Zumaiako Aitzuri frontoian jokatuko den jaialdia hiru partidaz osatuko da. Lehen norgehiagokan, lau terdiko San Fermin Sariko aurrekanporaketan, Artola eta Agirre neurtuko dira. Ondoren, eskuz binakako bi partida jokatuko dira: Jaka eta Imaz Irribarria eta Tolosaren aurka, eta Victor eta Oier Etxeberria Zabala eta Bikuñaren aurka. 

Jaialdirako sarrerak entradasfronton.com webgunean daude salgai.