Nafarroan izan dira Beheko plaza elkartekoak

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 16a, 18:00

Larunbatean irteera berezia egin zuten Beheko plaza elkartekoek. Nafarroa aldera egin zuten: hasteko eta behin, Iruñera jo, eta San Fermin jaietako bisita gidatua egin zuten. Gero, Elizondora joan ziren bazkaltzera, eta irteera behar bezala amaitzeko, bingoa eta dantzaldia izan zituzten.