Sapere Aude Sinfoniettak kontzertua emango du San Telmo Ermitan

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 15a, 13:00
San Telmo ermitak aurrez ere hartu ditu kontzertuak. Argazkia: Juan Luis Romatet

Kontzertua emango du Sapere Aude Sinfoniettak datorren larunbatean, maiatzaren 21ean, San Telmo Ermitan. Eguerdiko 12:00etan izango da emanaldia, eta gonbidapenak dagoeneko eskuragarri daude turismo bulegoan.

Edurne Susok, Isabel Acevedok, Ainhoa Maraurik, Estibaliz Oraák eta Marixi Sesmak osatuko dute datorren larunbatean San Telmo Ermitan kontzertua emango duen boskotea. Bi obra joko dituzte: Bernard Herrmannen Souvenir du voyage, eta Béla Kovácsen Sholem-Alekhem, Rov Feidmann!

Kontzertuaz gozatu ahal izateko aurrez gonbidapena eskuratu beharko da turismo bulegoan. Dagoeneko eskuragarri daude, eta pertsonako bi gonbidapen eskuratu ahal izango dira gehienez.