Motorrentzako bi aparkaleku egokitu dituzte

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 12a, 10:30

Duela bi urteko eskakizunari erantzunez, Txomin Agirre kaiko aparkaleku bat motorrentzako egokitu dute. Juan Belmonte kalean ere gorde dute gune bat motorrek aparkatu ahal izateko. Izan ere, kale horretako espaloia zabaldu zutenez, ez zen autorik sartzen aparkaleku horretan.