Bihar arte bisitatu daiteke 'Lur arrasean' erakusketa Oxforden

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 14a, 10:00

Trantsizio ekologikotik abiatuta, hamahiru artistak sortutako artelanak izan dira ikusgai apirilaren 28az geroztik. Bihar izango da erakusketa bisitatzeko azken eguna. 

Artekomen eskutik, trantsizio ekologikoaren inguruko artelanak sortu dituzte hamahiru artistak, eta horiek sortutako bilduma ikusgai izan da azken asteotan Alondegiko Oxford aretoan. Bihar, igandea, izango da erakusketa bisitatzeko azken eguna. 

Erakusketan parte hartu duten artistak dira Isabel Alvarez, Mikel Arce, Iratxe Edurne Diaz, Mikel Garate, Jose Maria Herrera, Susana Jodra, Jose Angel Lasa, Nerea Legarreta, Miriam Loidi, Cristina Miranda de Almeida, Andrea Monrocle, Josu Rekalde eta Pilar Soberon. Jasotzen diren lanak "era arduratsu eta mugatuan sortu dituztela" hitz eman diete antolatzaileei.

Oxford aretoa zabalik izango da gaur eta bihar 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.