Donostia Grand Slam txapelketan arituko dira Goikoetxea eta Lopez

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 11a, 18:00
Txapelketan arituko diren puntistak gaur Donostian egindako aurkezpenean. Argazkia: Jai Alive

Larunbatean hasi eta ekainaren 11ra bitartean jokatuko da Donostia Grand Slam zesta punta txapelketa. Jai Alai World Tour osatuko duten txapelketetako bat da Donostiakoa, eta bertan parte hartuko dute Iñaki Osa Goikoetxeak eta Imanol Lopez puntistak. 

Hamabi pilotarik hartuko dute parte Donostiako Balda frontoian jokatuko den txapelketa honetan, bi multzotan banatuta. Lehen multzoan Goikoetxea-Irastorza, Aritz Erkiaga-Lekerika eta Barandika-Etxeto bikoteak arituko dira, eta bigarrengoan Beaskoetxea-Lopez, Hormaetxea-Zabala eta Olharan del Rio. Maiatzaren 14an, 21ean eta 28an lehen faseko partidak jokatuko dira; ekainaren 4an finalerdiak, eta txapelketako azken partidak ekainaren 11n.

Bi puntistak lanean izango dira txapelketako lahen jardunaldian, maiatzaren 14an. 17:00etan hasita, Goikoetxea-Irastorza eta Aritz Erkiaga-Lekerika bikoteen arteko partida jokatuko da, eta 18:30ean Beaskoetxea-Lopez eta Hormaetxea-Zabala bikoteen artekoa. 

Jaialdietarako sarrerak www.eventbrite.com atarian izango dira salgai.