1.200 deskontu txartel eskuragai izango dira bihartik, herriko komertzioa indartzeko

Maria Maya Manterola 2022ko mai. 10a, 14:00

Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira bonoak, 30 euroren truke. Kanpainan parte hartu duten establezimenduetan erabili ahal izango dira, 40 euroko balioarekin.

Herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiei bultzada bat emateko, eta orain arte egindako ErrotaHerria kanpainaren balorazio baikorra egin eta gero, kanpaina berria jarri dute abian berriz ere Gertu merkatari elkarteak eta Udalak. Hain zuzen ere, 30 euroren truke 40 euroren balioa duten erosketa txartelak jarriko dituzte salgai bihartik Turismo Bulegoan. 

Herritar bakoitzak bono bakarra eskuratu ahal izango duenez, NANa edo identifikazio txartelen bat erakutsi beharko du erosterako orduan. Uztailaren 31ra bitarte erabili ahal izango da kanpainan parte hartzen duten herriko establezimenduetan.