Gasteizen egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute pentsiodunek

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 9a, 15:07
Argazkia: Martin Rodriguez

Berrogei lagunetik gora bildu da gaur Zumaieko pentsiodunen mugimenduak deitutako elkarretaratzean. Eguerdian egin dute protesta ekintza Saregileen plazan. 

Datorren ostegunean, hilaren 12an, Gasteizen manifestazioa egingo dela gogoratu dute. Bertan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako pentsiodunek parte hartuko dute, eta legebiltzarkideei eskatuko diete "1.080 euroraino osa ditzatela EAEko milaka pentsiodunek, ehuneko handi batean emakumeek, dituzten miseriazko pentsioak". Manifestaziora joateko izena ematera animatu dituzte bertaratutakoak.