164 herritarrek jaso dituzte 2021ean larrialdietarako laguntzak

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 5a, 11:30
Joxe Mari Azkue zinegotzia eta Pili Alberdi Gizarte Zerbitzuetako teknikaria. Argazkia: Zumaiako Udala

Gizarte Larrialdietarako Laguntzen inguruko informazioa plazaratu dute Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuek. Udaleko zerbitzu honek azaldu duenez, 164 herritarrek jaso zuten iaz laguntza hau. 

Udaleko zerbitzu honek ematen dituen laguntzen artean daude gizarte larrialdietarako bideratutakoak. Udalaren esanetan, laguntza hauek "premia puntualei erantzutea du helburu" erantzutea dute helburu, batez ere etxebizitzako gastuei (alokairua, hipoteka, argia, ura, gasa...) lotutakoak. Bestelako gastuak ordaintzen laguntzeko ere erabili izan dela azaldu dute Gizarte Zerbitzuek.

Eskutan dituzten datuen arabera, 2021ean zehar 84 eskaera jaso zituzten, eta haietatik 72 bizikidetza unitaterik onartu zitzaien dirulaguntza. "Ondorioz, 164 zumaiar izan dira laguntzaren onuradunak". Bizikidetza unitateak kontutan hartuta, 24 eskatzaile berri daude; 26 hartzailek hiru urte baino gehiago darama GLL jasotzen; eta 16ek bost urte baino gehiago. Hartzaile guzti horietatik %29ak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta ere jasotzen du.

Bizikidetza unitateei dagokionez, gorakada txiki bat egon da 2021ean aurreko urteekin alderatuta.

  • Laguntza hauen eskatzaileen genero, adin edota jatorria ere azaldu du udalak:
  • Genero faktoreari erreparatuta, 51 eskaera emakumeek egin dituzte, hau da, %70,83a.
  • Adinari dagokionez, eskatzaileen %36,11a 60 urtetik gorako pentsiodunak izan dira; horietatik hemeretzi emakumeak, eta zazpi gizonezkoak. Pentsionisten artean sei hartzaile berri izan dira 2021an. Datu hauen arabera, kopuru handiena 35 urte eta 60 urte bitartean pilatzen da; 39 herritar daude talde horretan, eta horietatik 24 emakumeak dira.
  • Jatorriari erreparatuz, %25a Zumaian jaiotakoa dira, %22,22a EAEn jaiotakoak, %13,89ak Espainiako gainontzeko lurraldeetako jatorria du, eta %38,89 Espainiatk kanpokoko herrialdetakoak –horietatik gehienak Europar Batasunetik kanpokoak–.
  • Guzti horietatik, erdia bakarrik bizi da, eta beste erdiak seme-alabak dituzten bizikidetza-unitateetan.
  • Nabarmentzeko beste faktore bat soldatapeko lanarena da: 72 eskatzaileen artean ia erdia lanean ari da, kasu gehienetan eskatzailea bakarrik.
Etxebizitzarekin lotutako gastuak

Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako 100.569,51 euro bideratu dituela azaldu du udalak. "Kopuru horren %38,19a alokairua ordaintzen laguntzeko erabili da; %23,01a energiaren ordainketari lotutako gastuak laguntzeko izan da; eta %19,10a etxebizitzaren mantentze gastuentzat. Hau da, esan daiteke eskaera gehienak etxebizitzarekin lotutako gastuei bideratutakoak izan direla".

Gizarte Zerbitzuetako teknikarien arabera, "%80ak baino gehiagok etxebizitzaren gastuei aurre egiteko zailtasunak dituzte. Erdia baino gehiago (%56,94a) alokairuan bizi da, eta %9,72a etxebizitzaren mailegua ordaintzen ari da".

Banatu diren kopuru eta kontzeptuak honako hauek dira:

KONTZEPTUA

KOPURUA/€

%

Alokairua

38.412,50

38,19

Interesak eta amortizazioa

10.116,78

10,06

Etxebizitzaren mantentzea

19.204,57

19,10

Energia

23.143,52

23,01

Altzariak eta instalakuntza

349.00

0,35

Aurreko zorra

920,00

0,91

Oinarrizko beharrak

8.422,94

8,38

GUZTIRA

100.569,51

100,00

Bere egunerokorako laguntza hauen beharra duten herritarrei Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jartzera animatzen dituzte, 943-86 22 00 edo 632 44 22 56 telefono zenbakietara deituta, edo brankaharrera@zumaia.eus helbide elektronikora idatzita.