Euskadiko boxeo txapelketa irabazi du Eliezer Chavarriak

Juan Luis Romatet 2022ko mai. 2a, 13:00
Chavarria Ruben Arredondo prestatzailearekin.

Euskadiko boxeo txapelketak jokatu ziren pasa den larunbatean Sestaon. Zumaia Cuban Boxing klubeko Eliezer Chavarria 75 kiloko kategorian lehiatu zen Otmane Ayoubi arabarraren aurka. 

Borrokaldia bi minutuko hiru roundez osatzen bazen ere, borrokaldi bikaina egin zuen Zumaiako klubeko ordezkariak bigarrenean KO utzi zuen aurkari Euskadiko txapeldun bihurtuz.

Gipuzkoako boxeoarentzako jardunaldi ona izan zen larunbatekoa. Sei kategoriatan lehiatu ziren lurraldeko boxeolariak, eta seietan nagusi izan ziren.