Nafarroara irteera egingo du Beheko Plaza elkarteak maiatzean

Maria Maya Manterola 2022ko api. 27a, 13:00

Iruñea eta Elizondo bisitatuko dituzte Beheko Plaza elkarteko bazkideek maiatzaren 14ean. Datorren astean eman ahal izango da izena. 

Zumaiako jubilatuen elkarteak irteera antolatu du bere bazkideentzat. Hain zuzen ere, maiatzaren 14ean egingo dute, eta Nafarroa aldera joango dira. Hasteko eta behin, Iruñea aldera joko dute, eta San Fermin jaietako bisita gidatua egingo dute. Gero, Elizondora joango dira bazkaltzera, eta irteera behar bezala amaitzeko, bingoa eta dantzaldia izango dituzte.

Maiatzaren 2an eman ahal izango da izena, Hogarreko bulegoko orduetan –11:00etatik 12:00etara–.