Santelmoak 2022

Arrakasta izan dute Beheko plazan jarritako haurrentzako jolasek

Gorka Eizagirre 2022ko api. 25a, 20:44

Haurrentzako ekintzak egin dira asteburu osoan zehar San Telmo jaietako egitarauaren barruan. Atzoko erraldoien eta buruhandien kalejiraren, eta plazan egindako ikuskizunaren ondoren, gaur jolasak izan dituzte Beheko plazan. 

Puzgarriak izan dituzte txikienek, baina helduagoentzako beste jolas mota batzuk ere izan dira egun osoan zehar plazan.