Santelmoak 2022

Gazte bazkari jendetsua egin dute santelmoen lehen egunean

Onintza Lete Arrieta 2022ko api. 23a, 19:29

Dozenaka eta dozenaka gazte elkartu da gaur gazte bazkarian parte hartzeko. Zumaienan egin dute otordua giro paregabean, eta arratsalde-gau partean zuzeneko musika saio askoz gozatzeko aukera izango dute. Kaleetan zehar elektrotxaranga ibiliko da, eta txosnetan, Torreberrin nahiz Kofradia aurrean, kontzertuak izango dira 22:00etatik aurrera. Hau da egitaraua.

Argazkiak: Maria Maya Manterola.