Flysch Trail mendi lasterketaren izen ematea maiatzaren 14an zabalduko dute

Iñigo Gaiton 2022ko api. 23a, 09:00

'Zaindu ingurumena' eta 'Berdintasuna-lehentasuna' leloak izango ditu aurten lasterketak. Liburu aurkezpenak ere antolatu dituzte bezperarako.

XIII. Flysch Trail lasterketan parte hartu nahi dutenek badute inskripziorako data: maiatzaren 14ean, larunbatarekin, irekiko du izena emateko epea antolakuntzak. Korrrikalariek kronoak.com webgunearen bitartez egin beharko dute inskripzioa, han emandako jarraibideei kasu eginez.

Urriaren 2an jokatuko da aurtengo lasterketa, igandearekin, 10:00etatik aurrera, eta munduko koparako puntuagarria izango da.

Goi mailako lehiaz gain, kulturaz gozatzeko aukera ere izango dute mendia maite dutenek. Izan ere, urriaren 1ean, 19:00etatik aurrera, lau liburu aurkeztuko dituzte Oxford Aretoan. Sebastian Alvarok Everest 1924 aurkeztuko du, Juanjo San Sebastianek Cuanto es mucho tiempo, Juanito Oiarzabalek El placer de alcanzar al cumbre eta Jose Mari Azpiazuk La vida en la muerte.

Antolatzaileek azaldu dutenez, 'Zaindu ingurumena' eta 'Berdintasuna-lehentasuna' leloak izango ditu aurtengo edizioak, gizarte alorrean eta ingurumenaren aldeko zaintzan egiten duten lanaren erakusgarri.