Asteazkenean itsasoratuko da 'Aqua Caledonia' ontzia

Juan Luis Romatet 2022ko api. 16a, 14:23
'Aqua Caledonia' ontzia, ezkerrean, Sarauneko moilan.

Astilleros Balenciagan egindako 'Aqua Caledonia' ontziak asteazkenean, hilaren 20an, utziko du Zumaiako portua. Itsasoratzea egingo den denboran ezingo da inongo jarduerarik egin ibaian.

Datorren asteazkenean, 19:00ak aldera, utziko du Zumaiako portua 'Aqua Caledonia' ontziak. Hori dela, ontzia itsaso zabalean egon arte nabizazioa mugatuta egongo da Urolaren itsasadarrean. Portuen zuzendaritzak azaldu duenez, ontzi honen itsasoratzearekin zer ikusirik ez duen bestelako jarduerarik ez da baimenduko denbora tarte horretan.