Ukrainako errefuxiatuen aldeko ekintza solidarioa abiatu dute Gertuk eta SOS Ukraina Zumaia taldeak

Juan Luis Romatet 2022ko api. 12a, 10:30

Itsulapikoak jarri dituzte elkarteko kide diren saltokietan. Diru sarrerak egiteko aukera ere zabaldu dute.

Gertu Zumaiako merkatarien eta ostalarien elkarteak ekintza solidario bat abiatu du SOS Ukraina Zumaia taldearekin elkarlanean Ukrainako errefuxiatuentzako dirua biltzeko. Hala, itsulapikoak jarriko dira elkarteko kide diren saltokietan. Itsulapiko hauek bi hilabetez egongo dira aipatu denda eta tabernetan.

Itsulapiko horiek SOS Ukraina Zumaia elkartearen kontu korrente zenbakia ere eramango dute, baita Bizumeko zenbakia ere, diru sarreren bidez lagundu ahal izateko. 

Ekimenaren bultzatzaileek azaldu dutenez, biltzen den zenbatekoa Zumaiara iristen diren errefuxiatuei laguntzeko erabiliko da. Zenbateko bat ere Caritas Polonia erakundera bideratuko da, Ukrainako errefuxiatuak premiako artikuluz hornitzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide