Hego haizeak gogor jo zuen atzo egun osoan zehar. Arratsalde partean, 19:30ak aldera, abisua jaso zuen Udaltzaingoak Aitzuri frontoiko teilatuaren zati bat askatu zelako. Udaltzainek suhiltzaileei deitu zieten segurtasunagatik. Garabi batera igota aritu ziren hauek arazoa konpontzen.