Eduki babestua

Zabaldu dute Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskoletako matrikulazio epea

baleike 2022ko api. 11a, 09:00

Gaur zabaldu dute Zumaiako bi haurreskoletako matrikulazio epea, eta zabalik izango da maiatzaren 9ra arte. Bi haurreskolek ate irekiak egingo dituzte maiatzaren hasieran.

Arrangoleta eta Eskola Txikia haurreskolek matrikulazioa egiteko epea zabaldu dute gaur, astelehena. Interesa duten herritarrek maiatzaren 9ra arte dute aukera, eta horretarako, www.haurreskolak.eus webgunea bisitatu beharko dute. Gainera, bi haurreskolek ate irekiak egingo dituzte. Hala, Arrangoleta maiatzaren 5ean bisitatu ahalko da, 17:30etik 19:00etara, eta bertaratu nahi dutenek 943-86 22 92 telefonora deitu edota arrangoleta.zumaia@haurreskolak.eus e-postara idatzi beharko dute. Aldiz, Eskola Txikia bisitatu nahi dutenek, maiatzaren 3an izango dute aukera, 17:30etik 19:00etara, eta 943-86 53 45 telefonora deitu edo eskolatxikia.zumaia@haurreskolak.eus e-postara idatzi beharko dute.