Eusko Label zigiludun antxoa, jada arrandegietan

Mireia Galarza Bastida 2022ko api. 6a, 09:00

Iazko antxoa kanpainako argazkia.

Erregaien kostuaren eta arrantzaleen greba dela eta, orain arte ez da izan antxoarik. Dagoeneko 830 tona antxoa deskargatu dituzte arrantzaleek inguruko portuetan.

Arrantzaleen bi aste inguruko etenaren ostean, iritsi dira denboraldiko lehen antxoak inguruko arrandegietara.

Erregaien kostuaren eta arrantzaleen greba dela eta, orain arte ez da izan bertako antxoarik, baina Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, jada 830 tona antxoa deskargatu dituzte inguruko portuetan.

Bigarren urtez jarraian, Eusko Label antxoa izango da arrandegietan, iaz geroztik kalitate ziurtagiri hori lortuta.

Aurreko urteko kanpainan zehar, Euskadiko flotak 8.112 tona antxoa inguru deskargatu zituen guztira: 2.790 tona Euskadiko kofradietan (2020an baino  % 44 gehiago) eta 5.323 tona Euskaditik kanpo (2020an baino % 18 gehiago). Guztira, 12,6 milioi euro bildu ziren 2021ean.

Gainera, apirilaren 7tik aurrera, Eusko Jaurlaritzak eta HAZIk kanpaina bat abiaraziko dute arrandegi eta hedabideetan, Eusko Label antxoaren kontsumoa sustatzeko.