Kalean da apirileko Baleike aldizkaria

Baleike 2022ko api. 5a, 13:30

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ohiko salmenta puntuetan.

Kalean da apirileko Baleike aldizkaria. Josu Aizpuruak hartu du azala: Geologian lizentziatua, institutuko irakaslea eta artzaina da Aizpurua. Erretratua atalera, Alde Zaharrean oinetakoak konpontzen dituen Angel Olabarria zapataria eraman dugu. Nerea Machado institutuko irakaslea eta Itsas Salbamendu Humanitarioko kidea elkarrizketatu dugu luze eta zabal. Hori guztia eta askoz gehiago, apirileko Baleike aldizkarian.

Bazkideek etxean jasoko dute, eta gainerakoek euro baten truke eskuratu ahal izango dute, ondoko salmenta puntuetan: Ogi berri Amaia plaza, Agurtzane, Mandala, Aizpurua, A3, Arkupe eta BM supermerkatua.