Zaintzen sistema publiko-komunitarioari buruz hitzaldia izango da etzi

Maria Maya Manterola 2022ko api. 4a, 11:40
Argazkia: Zarauzko Hitza.

Emagin elkarteko formatzaile Miren Aranguren arituko da zaintzen sistema publiko-komunitarioaz, fokoa udalerriko erronketan jarrita. 

Martxoaren 8aren bueltan, hitzaldi, mahainguru eta ekintza ugari izan da azken asteotan. Asteazkenean izango da Berdintasun Sailak antolatutako ekintza sortako azken hitzordua. Zaintzaren gaia mahai gaineratu asmoz, Emagin elkarteko formaitzaile Miren Arangurenek elkar zaintzeko sistema publiko-komunitarioa izango du hizketagai, fokoa udalerriko erronketan jarrita. Emakumeon* Etxean izango da, 18:30ean.