Euskadiko Selekzioaren deia jaso dute Pulpoko bost jokalarik

Iñigo Gaiton 2022ko api. 3a, 16:53

Zumaiako eskubaloi jokalariek autonomien arteko Espainiako txapelketa jokatuko dute Murtzian apirilaren 9tik 14ra bitartean.

Pulpo Eskubaloia taldeko jokalari batzuk Euskal Selekzioaren deia jaso dutela jakin zen atzo. Hauek dira selekzioarekin lehiatzeko hautatuak izan diren jokalariak: Unax Santamaria eta Jon Ander Iribar jubeniletan, Andrea Saez eta Joanes Arrizabalaga kadeteetan eta Lide Arrizabalaga infantiletan.

Apirilaren 9tik 14 bitartean Murtzian (Murtzia, Espainia) izango dira bost zumaiarrak, Espainiako autonomien arteko txapelketan (CESA) parte hartzen.