Entzunaldiak antolatu ditu Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak datozen egunetarako

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 30a, 19:34

Zumaiako Musika eta Dantza Eskolak entzunaldia eta emanaldi berezi bana antolatu ditu datozen egunetarako. 

Bihar, 18:30ean hasita, eskolako ikasleen entzunaldia izango da Aita Mari zinean. Instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango dute zinema aretora hurreratzen direnek. 

Datorren astean, berriz, hilaren 6an, eta ordu berean, Musika Tailerreko emanaldia egingo da Aita Marin. Arratsalde horretan, 4 eta 7 urte bitarteko haurrak igoko dira agertokira.