Zabaldu dute izen ematea pilota txapelketa herrikoietarako

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 28a, 12:00

Zumaiako Pilota Elkarteak zabaldu ditu dagoeneko udaberrian jokatuko diren eskuzko eta palazko txapelketa herrikoietarako izen emateak.

Azken urteotan, pandemiaren eraginez, udazkenean jokatu dira eskuzko eta palazko pilota txapelketa herrikoiak. 2020an ezin izan zituzten txapelketak amaitu: finalerdietara heldutakoan birusaren beste agerraldi bat izan zen, eta txapelketaren irabazleak erabaki gabe geratu ziren. Iaz, bai, iaz hasi eta bukatu zituzten txapelketak.

Aurten ohiko garaian jokatuko dira bi txapelketa hauek, udaberrian. Hala, Zumaiako Pilota Elkarteak zabaldu du bi txapelketetarako izen ematea. Interesdunek apirilaren 20ra arte izango dute izenak emateko epea.

Txapelketek bi hilabete inguru iraungo dutela aurreikusten dute antolatzaileek. Epeak betetzen badira, finalak sanpedro jaiekin batera jokatuko dira. 

Izenak emateko zpelkartea@gmail.com posta elektronikoko helbidera idatzi beharko da.