Hitzaldiak egingo dira arratsaldean Kofradian 'COVIDari beste begirada bat' lelopean

Baleike 2022ko mar. 26a, 10:00
Jon Ander Etxeberria

Zumaia taldeak deituta, COVIDari buruzko hitzaldiak egingo dira gaur arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Kofradiako plazan. 

Bi hizlari izango dira gaurko saioan. Batetik, Jon Ander Etxeberriak, Euskadiko Biologoen Elkargoko dekano ohiak Datuak kontaketa deuseztatzen du izeneko hitzaldia emango du. Bigarren hizlaria Joseba Argintxona Filosofian eta Psikologian lizentziatua eta irakaslea izango da. 

Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira, "bereziki umeak dituzten gurasoak".