Eneko Carreterok debuta egin du nazioartean euskal selekzioarekin

Maria Maya Manterola 2022ko mar. 24a, 13:30

Sheffielden euskal selekzioarekin aritu diren eskalatzaileak. (Eskaladako euskal selekzioa)

Euskal selekzioko zazpi eskalatzaile aritu ziren larunbatean nazioarteko proba batean, Ingalaterran. 

Eskaladako euskal selekzioarentzat egun berezia izan zen joan den larunbata, lehenbizikoz nazioarteko lehiaketa batean parte hartzeko aukera izan baitzuen. Sheffielden (Ingalaterra) izan zen, The Rab Climbing Works festibalaren barruan.

Zazpi euskal eskalatzaile izan ziren lehian, horien artean, Eneko Carretero. Jokoan izan ziren 30 bloketan beren maila erakutsi zuen, eta 24. postuan sailkatu zen.