Dantzan txalotu dute elkarteen eta boluntarioen lana

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 21a, 12:00

Elkar+ekin dantzan! ekimenari lotutako dantza saioa egin zuten Astindu dantza elkarteko kideek atzo eguerdian.

EIBE elkarteak Elkar+ekin dantzan! Euskal Herri mailako ekimena martxan jarri du eta horren barruan, atzo eguerdian, Martxa baten lehen notak abestiarekin dantza egin zuten Euskal Herriko ehunka herritan. Zumaian ere halaxe egin zuten Astindu dantza elkarteko kideek.

EIBE Elkarteen Ikerketa eta Berrikuntzarako Ekosistema elkarteak sustatu du ekimena, eta elkarteen zein boluntarioen lanari balioa ematea da haren helburua. Horretarako, dantza ekimena antolatu dute Euskal Herri osorako, herriz herriko dantza taldeekin eta eskolekin elkarlanean.