Infantil neskak nagusi izan dira Donibane Ziburun jokatu duten batel estropadan

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 20a, 16:38

Gipuzkoako Batek Ligako bederatzigarren jardunaldia Donibane Ziburun jokatu zuten atzo arratsaldean. Telmo Deunek bost kategoriatan parte hartu zuen, zortzi ontzirekin.

Gipuzkoako Batek Ligako bederatzigarren jardunaldia Donibane Ziburun jokatu zuten atzo arratsaldean. Telmo Deunek bost kategoriatan parte hartu zuen, zortzi ontzirekin, eta garaipen batekin etxeratu ziren zumaiarrak; hain zuzen ere, infantil mailako neskek erdietsi zutenarekin.

Infantil mutiletan, bederatzigarren eta hamargarren bukatu zuten Zumaiako ontziek; infantil nesketan, lehen, bosgarren eta bederatzigarren sailkatu ziren; promesa mutiletan, bederatzigarren; promesa nesketan, seigarren eta hamargarren; eta jubenil mutiletan, laugarren.

Gaur Getarian jokatzekoak ziren batel estropadan ere parte hartzekoak ziren Telmo Deuneko arraunlariak, baina jardunaldia bertan behera utzi dute, haize handiegiagatik.