Dendaosteko kontuak, bertsotan kantatuak

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 18a, 11:14
Argazkia: Alondegia kultur etxea

Bertsoak eta literaturak bat egin zuten atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburua oinarritzat hartuta, eta Alberdi bera gai-jartzaile lanetan arituta, bertsotan aritu ziren Ane Labaka eta Ane Zuazubiskar –iragarrita bazegoen ere, Alaia Martinek ez zuen ekitaldian parte hartu–.

Saio berezia izan zen atzokoa, eta herritarrek ere merezitako erantzuna eskani zioten: jende kopuru handia hurreratu zen Oxfordera.