Tempus cualli talde mexikarraren kontzertua izango da gaur Parrokian

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 18a, 08:40

Mexikoko musika tradizionala entzuteko aukera izango da gaur, 20:00etatik aurrera, San Pedro parrokian. Tempus cualli taldeak kontzertua eskainiko du Zumaiako elizan.

Mexikoko musika tradizionala jotzen duen Tempus cualli taldeak kontzertua emango du gaur San Pedro parrokian. 19:00etako mezaren ondoren izango da emanaldi hau. 

Musika talde mexikar hau Europara etorri da kontzertu batzuk ematera. Luxenburgon jo ondoren, Andaluzian eman behar zuten beste kontzertu bat, baina bertan behera geratu zen. Hemen inguruko erlijiosoak ezagutzen zituztela eta sortu zen Zumaian jotzeko aukera, antolatzaileek azaldu dutenez.

Kontzertuaren ondoren, borondatezko diru bilketa egingo da Ukrainaren alde. Biltzen den dirua Caritasen bidez bidaliko da Ukrainara, antolatzaileen esanetan.