'Ganbara' obra taularatuko du Markeliñe konpainiak igandean

Maria Maya Manterola 2022ko mar. 16a, 12:30

Sarrerak salgai daude dagoeneko Turismo Bulegoan. Haur Antzerkiaren Egunez izango da emanaldia, hilaren 20an, igandearekin.

Markeliñe konpainiak Ganbara emanaldia taularatuko du hilaren 20an, igandearekin, Aita Mariko zine aretoan. Emanaldia eguerdian izango da, 12:00etan.

Antzezlanak baserri mundu baten oroitzapenak berreskuratu nahi ditu antzerkiaren ikuspegitik. Emakumeak baserriko ezinbesteko zutabe gisa duen balioa nabarmentzeko eta ohoratzeko ahalegina ere bada. 

Sarrerak 4 euroren truke eros daitezke Turismo Bulegoan.