Garbitzaileen lan poltsa osatzeko deialdia, zabalik

Maria Maya Manterola 2022ko mar. 16a, 10:30

Eskabide orria apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko da, udaletxean edo egoitza telematikoan. 

Udal eraikin eta lokalen garbiketa zerbitzua publifikatzeari ekin zioten joan den urteko ekainean. Udal langile izatera pasa ziren irailean azpikontratatuta zeuden enpresako langileak, eta orain, lan poltsa osatuko du udalak. 

Apirilaren 12ra arte eman beharko da izena, udaletxean edo egoitza telematikoan. Hona hemen lanpostuaren ezaugarriak eta baldintzak:

  • Izaera laboraleko lanpostua
  • Taldea/azpitaldea: E/Lanbide taldeak (30/1984 Legea eta EPOELTB)
  • Eskala: Administrazio Berezia.
  • Azpieskala: Zerbitzu Bereziak.
  • Klasea: Ofizioetako langileak.
  • Ordainsaria: % 100eko lanaldian arituz gero, urteko 23.778,79 euro gordinak. Bestelako lanaldietarako, proportzioa kalkulatuko da. Antzinatasuna, hala badagokio, aparte.
  • Hizkuntza-eskakizuna: 1 nahitaezkoa.
  • Derrigortasun data: 2021-06-24.
  • Lanaldia: beharren arabera zehaztuko da, eta udalak adosten dituen ordutegia eta egutegia izango ditu, lanpostuaren izaeraren eta behar espezifikoen arabera.

Deialdiaren oinarriak eta eskabide orria ikusgai daude Zumaiako Udalaren webgunean.