Enpresa kudeaketari buruzko zazpi prestakuntza tailer eskainiko ditu UKUEk

Elena Marguello 2022ko mar. 15a, 15:00

Ekintzaile nahiz enpresariei beren enpresa-ideiari edota enpresari buruzko hausnarketa sustatzea eta kudeaketa eraginkorragoa lortzeko hainbat erreminta eskaintzea da ekimenaren helburu nagusia. Apiriletik ekainera bitartean, Udal Elkartearen egoitza nagusian egingo dituzte tailerrak 09:30etatik 13:30etara. 

Enpresa kudeaketari buruzko tailerrak antolatu ditu Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuak, Ekiten Ikasgune ekimenaren baitan. Apiriletik ekainera bitartean, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako aurrez aurreko zazpi prestakuntza tailer egingo dituzte. Saio guztietan edota intereseko saio zehatzetan eman daiteke izena.

Ekimenaren helburu nagusia ekintzaile nahiz enpresariei beren enpresa-ideiari edota enpresari buruzko hausnarketa sustatzea eta kudeaketa eraginkorragoa lortzeko hainbat erreminta eskaintzea da. Prestakuntza tailer guztiak aurrez aurrekoak izango dira Udal Elkartearen egoitza nagusian, 09:30etatik 13:30etara bitartean.

Tailerretan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da. Plaza kopurua mugatua da, eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da eskabideak onartzeko. Informazio gehiago jasotzeko, harrera@urolakosta.eus helbidera idatzi edota 943 89 08 08 telefonora deitu daiteke.

Hurrengoa da prestakuntza tailerren eskaintza:

Apirilean:

  • 2022/04/04: Negozio plana; jardueraren antolaketa.
  • 2022/04/05: Jardueraren kudeaketarako eta kontrol ekonomikorako erremintak.  
  • 2022/04/06: Forma juridikoak eta eratzeko izapidetzak.
  • 2022/04/07: Lan arloa. Autonomoen erregimen berezia.
  • 2022/04/08: Zerga-kudeaketa.

Maiatzean:

  • 2022/05/03: TicketBait eta izapidetza elektronikoa. Kudeaketa elektronikoa administrazio publikoarekin.

Ekainean:

  • 2021/06/07: Salmenten kudeaketa. Plan komertziala.