Sinadura bilketa abiatu dute pentsiodunek

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 15a, 12:29
Argazkia: Martin Rodriguez

Pentsiodunek ohiko elkarretaratzea egin zuten atzo, astelehena, Kofradiako plazan. Ohiko aldarriez gain, sinadura bilketa bat ere abiatu dutela azaldu zuten. 

Sinadurak biltzeko kanpaina ekainera arte iraungo duela azaldu zuten. Hego Euskal Herrian egingo da, baita Espainia mailan ere. Pentsioen erosteko ahalmena bermatzea, pentsioen igoera KPI errealaren arabera erabakitzea, pobreziatik beherako Pentsiorik ez egotea bermatzea, eta Pentsio Publiko duin, bidezkoak eta nahikoak bermatzea bultzatu nahi dute sinadura bilkera honekin, 2011, 2013 eta 2021eko Erreformen murrizketak indargabetuz.

Sinadura horiek bere momentuan, Madrilgo Diputatuen Kongresura eramango dituztela ere iragarri zuten pentsiodunek.