Ukrainako errefuxiatuentzako harrera etxeak behar dira Gipuzkoan

Juan Luis Romatet 2022ko mar. 14a, 16:34

SOS Ukraina Zumaia taldeak Asocion Cultura Vasco-Eslavo elkartearen bidez jakin duenez, Ukrainako 50 errefuxiatu helduko dira bihar Gipuzkoara. Hauentzako harrera etxeak eta bestelako laguntza behar dela azaldu du Zumaiako taldeak. 

Ukrainako errefuxiatuei materiala bidaltzeko kanpainak etengabekoak dira. Horretaz gain, gerratik ihesi datozen errefuxiatuak hartzeko posta elektronikoko helbide bat ere aktibatu zuen Eusko Jaurlaritzak: errefuxiatuak@euskadi.eus. Ukrainako errefuxiatuak etxebizitza horietan hartzeko borondatea zutenek helbide horren bidez eman zezaketen izena. 

Datu base hori Asociacion Cultural Vasco-Eslavo elkarteak kudeatzen du, eta azaldu duenez, Gipuzkoan arazoak dituzte errefuxiatu denentzako etxebizitzak aurkitzeko. Hori dela eta, jakinda bihar bertan 50 bat errefuxiatu helduko direla lurraldera, presazko deialdi bat egin dute.

Jakin dutenez, etorriko diren errefuxiatuen gehiengoa emakumeak eta haurrak dira. Hori dela eta, sehaskak, bidaiatzeko sehaskak, ume koteak, autoetako haurrentzako eserlekuak eta, oro har, haurrentzako materiala behar dute. Material hori Odietako eraikinen etxabera eraman daiteke gaur bertan 18:00etatik 20:00etara bitartean. Lagundu nahi, baina ordutegi horretan ezinezkoa dutenek, sosukrainazumaia@gmail.com heldidera idatzi dezakete. SOS Ukraina Zumaia taldearekin kolaboratu nahi dutenek aurrez aipatutako helbidera idatzi dezakete. 

Laguntza eskaintzeko, lotura hauetan aurki daiteke informazioa.