Odol ateraketa izango da asteazkenean

Baleike 2022ko mar. 14a, 14:00

Hogarrean izango da ateraketa, 16:30etik 20:30era. Gaur eta bihar eman beharko dute izena odola ateratzeko asmotan dabiltzanek.

Etzi, asteazkena, odol ateraketa egingo da Zumaian. Beti bezala, Hogarrean izango da, 16:30etatik 20:30etara. Odola eman nahi dutenek aurrez hitzordua hartu beharko dute. Horretarako, astelehenean eta asteartean, 17:30tatik 21:00tara 609 81 27 06 telefonora deitu behar dute.