Festetan salmenta postuak jartzeko zozketaren berri eman du udalak

Maria Maya Manterola 2022ko mar. 14a, 13:00

Baimendutako eskatzaileek bihartik hilaren 31ra bitartean frogatu beharko dute baldintzak betetzen dituztela. Horretarako, dokumentazioa eta ordainagiria aurkeztu beharko dituzte udaletxean edo egoitza telematikoan.

Udalak dagoeneko egin du festetan salmenta postuak jartzeko eskatzaileen zozketa, eta baimendutakoek baldintzak betetzen dituztela frogatzeko epea irekiko du orain. Bihar, hilak 15, zabalduko dute, eta 31ra bitarte izango dute hautatuek dokumentazioa eta ordainagiria aurkezteko aukera. 

Epearen barruan eskatutako dokumentazioa ez aurkeztea edo izendatutako epetatik kanpo egiteak, kaleratuta utziko du baimendutako saltzaile eta erreserbako hurrengoari deituko zaio. Bost eguneko epea emango diote tramitazioa egiteko.

Ikusi hemen zozketaren emaitza.